Aldats eskala grafikoa

Neguko ibilbide bat prestatzean eta kontuan hartzeko bai zailtasuna, bai elurjauzien arriskua ere, oso lagungarria da zeharkatuko ditugun malden inklinazioa aurrez ezagutzea. Beste mendizaleek emandako berri entzunda eta esperientziaren bidez bereganatzen dugu 30, 35, edo 45 graduko aldats bat zer den, baina askotan, eskalada graduekin bezala, gure balorazioa nahiko subjetiboa da.


Garai batean, zehatzago izateko nahian, eskala grafiko bat marraztu nuen. Orain marrazki hori egokitu dut interneten bidez zabaltzeko, eta hemen dago nahi duenak erabiltzeko.


Hitz gitxitan, eskalaz marraztutako marka batzuk dituen txartel bat da, eta marka horiek eta nibel kurben arteko distantzia parekatuz inklinazioa jakingo dugu. Aukeran daude inklinazio eta eskala erabilienak (25º,30º,35º,40º,45º eta 1/25k, 1/50k, 1/40k 1/20k) ...eta txartela ondo aprobetxatzeko, beste aldean koordenadak bilatzeko lauki bat dago.





Behar den guztia PDF dokumentu hauetan topatuko duzue :

01 -> INFO -> Nola erabili, nola inprimatu, eta beste argibideak
02 -> ESKALA -> Inprimatzeko eskala grafikoa

eta hemen daude irakurtzeko edo deskargatzeko >> PDF


Txartela eta azalpenak erabilagarriak izango dituzuela espero dut, egia esateko, eskala marrazten baino denbora gehiago eman dut argibide orria idazten ...bueno, horretarako etxean laguntza ona izan dut ;-)
mitxel


2011/03/06 -> Eskalaren irudia eta argibide dokumentua berriztu ditut.